martes, 4 de mayo de 2010

Iragarkien elementuen azterketa

Iragarkien elementuak aztertzeko klasean 10 spoten behaketa egin dugu, hauek anuncios.com webgunetik hartu ditugularik. Beraz, lagina oso handia izan ez arren, joera nagusiak zeintzuk diren adierazteko baliagarriak da baita, klasean emandakoarekin alderatzeko.

Hau horrela izanik, aztertu ditugun iragarkiak, Toyota “Surfer”, IberostarDeseo”, F.C Barcelona “Nos dejaremos la piel”, Mahou Paraiso”, CeltaCeltunis”, EITB “Estás en casa”, El Corte InglésLavadora”, 1188, El Corte Inglés “Emidio Tucci” eta Guggenheim BilbaoTall Tree and the eye” izan dira.

Horrela, oro har gaur egungo iragargintzan zenbait joera nagusia daudela esan genezake, baita ezaugarri horiek klasean emandakoekin bat datozela. Izan ere, ahotsari dagokionez, gizonezkoena nagusi dela ikusi daiteke, ahotsa erabiltzen duten zortzi iragarkitik bitan baino ez baita emakumearena erabiltzen. Era berean, ahots hau denetan oso antzekoa da, nahiko grabea eta lasaia baita.

Argudioak aztertzerakoan ere, joera nagusia emozioetan oinarritzea dela esan genezake, aztertutako iragarkietatik bat baino ez baita osorik arrazionala. Beraz, orokorrean iragarkiek alde emozionala piztea bilatzen dute, erabakiak modu irrazionalean hartu ditzagun, instintu eta inpultsoetan oinarrituz.

Ildo honetatik, klasean ikusitakoarekin alderatuz ez dator bete-betean bat. Izan ere, arrazoiaren eta emozioaren erabilerari erdi eta erdi dagokiela ikusi dugu, biak parekatuta daudelarik. Baina, aztertutako adibideetan, ordea, alor emozionala nabarmen gailentzen dela ikusi genezake.

Musikari dagokionez, oso elementu garrantzitsua da eta gehienetan hondo gisa erabiltzen da. Hala ere, klasean jinglelak gaur egun asko erabiltzen diren elementua direla ikusi dugu, duten gogoragarritasuna dela eta. Baina, aipatzekoa da, aztertutako iragarkietatik batek baino ez duela hau erabiltzen, beraz, hau ikusita ez dagoela honetarako joera handirik esan genezake. Baina, nire ustez, ordea, oro har gaur egun nahiko erabilia da, telebista piztu eta iragarkiak ikustea baino ez dago honetaz ohartzeko.

Era berean, iragarkiak gehienbat ez direla didaktikoak esan genezake, aztertutako iragarkietatik 11888 markaren iragarkiak baino ez du bere zerbitzu telefonikoaren erabilera azaltzen. Gainera, ematen dituen azalpenak ez dira oso zehatzak.

Umoreari dagokionez, produktuari lotuta dagoenean baino ez duela gogorapena ahalbidetzen ikusi dugu klasean, hau da, gogorapena handia da umorea espresuki produktuari lotuta dagoenean. Aztertutako iragarkiei dagokionez, ia guztiek erabiltzen dute umorea eta hau oso gutxitan agertzen delarik produkturi lotuta.

Bestalde, famatuen erabilera nahiko eskasa dela ikusi dugu aztertutako iragarkietan, hau klasean ikusitakoarekin bat datorrelarik. Izan ere, pertsonaia famatuen edo ezagunen presentzia %10koa baino ez dela ikusi dugu eta gure iragarkietan, bi kasutan baino ez dira agertzen. Arlo honetan, aipatzekoa da, F.C Barcelonaren eta EITBren iragarkiei dagokionez, agertzen diren pertsonaiak ez ditugula famatutzat hartu, beren buruari buruzko iragarkia baita. Beraz, beraien burua aurkezten eta saltzen dute eta ez dira espresuki marka jakin bat iragartzeko kontratatuak izan, Paco León eta Antonio Banderas ez bezala.

Ondorioz, oro har, klasean ikusitakoa bat dator aztertutako iragarki hauekin. Horrela, joera nagusia over ahotsa gizonezkoena izatea eta iragarkia arlo irrazional eta emozionaletik bideratzea da, produktuaren inguruko azalpenik ematen ez delarik. Era berean, nolabaiteko umorea erabiltzea nahiko zabalduta dago, musika ia beti hondo moduan erabiltzen da eta pertsonaiak kasu oso bitxietan baino ez dira famatuak.

Hau horrela izanik eta telebista aurrean ematen ditudan orduak kontutan hartuz, iragarkietan erabiltzen diren elementuak aztertzerakoan, orokorrean ez naiz harritu. Hala ere, aitortu beharra dut famatuen erabilera, portzentajeari dagokionez, oso baxua dela iruditu zaidala. Izan ere, telebistan batez ere edertasunari lotutako produktuen iragarkietan agertzen diren pertsonaiak gehienbat emakume famatuak dira, besteak beste, L´oreal markaren produktu guztiak modelo eta aktoresak iragartzen dituzte. Hori dela eta, famatuen erabilera %10a baino askozaz handiagoa izango zela uste nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario