miércoles, 28 de abril de 2010

Post-testaren ondorioak


Joan den asteko lanaren emaitzak adierazi eta ondorioak ataratzeko unea da. Lehenik eta behin aipatu beharra dut, helburua inkesta 15 pertsonei bidaltzea zela, baina azkenean, 30 pertsonei bidali niela, askok ez zidatela erantzungo uste baituen. Horrela, aurreikusi nuena gertatu da eta 30 pertsonatik erdiak baino ez du inkesta burutu. Beraz, 15 pertsona horien erantzunetan oinarrituko naiz, iragarkiak izan duen eraginkortasuna eta arrakasta adierazteko.

Horrela, Voll Damm garagardoaren kanpaina berriaren “Doble o nada” iragarkia, inkestatuen herenak baino gutxiagok aipatu du azken aldian ikusitako iragarkien artean. Horrela, 3 pertsonak baino ez dute iragarki hau aipatu lehenengo galderan. Beraz, inpaktu globala orokorrean oso txikia izan dela esan genezake, hala ere, kanpaina berria den heinean, oraindik askotan ikusi ez dutela pentsatu genezake.

Arlo honetan, aipatzekoak dira inkestatuek gogoratzen dituzten iragarkiak zeintzuk diren eta are interesgarriagoa, lehiakideen zein iragarki gogoratzen duten. Horrela, “Hornos Pirolíticos, Fagor” (Arguiñano) iragarkia hiru aldiz agertzen da eta “ Infalible 24h, Max Factor” bi pertsonak aipatu dute. Beste guztiak, “Citröen”, “Nissan”, “Iberdrola” … ez dira errepikatzen.

Lehiakideen iragarkiak aztertuz, “Mixtarenak” oso presentzia handia dutela nabari da, izan ere, ia guztiek aipatu dute marka honetako iragarki bat edo beste. Era berean, “Heineken” eta “San Miguel” ere asko gogoratzen diren markak direla adierazten du inkestak, 9 pertsonek aipatzen baitituzte. Voll Dammi dagokionez, 4 pertsonak aipatu dute, beraz, ez izandako inpaktua ez dela handia esan genezake.

Voll Damm aipatu ez dutenei, iragarkiaren inguruko pista bat eman zaie, “normal” hitza behin eta berriz errepikatzen baita, iragarki gogorarazten laguntzeko. Honela, %68ak zein markari dagokion asmatu du, %21ak beste marka bat aipatu du eta %11ak ez du erantzun.

Mezuaren ulerkuntzari dagokionez, erantzun duten guztiek iragarkiak helarazten duen mezua ondo jaso dute, izan ere, denek uste dute iragarkiak adierazi nahi duena Voll Damm garagardo berezia dela da. Baina, iragarkiaren ezaugarriak aztertzerako orduan, aldiz, oso iritzi desberdinak agertu dira. Izan ere, askok ideia ona dela uste dute, baina beste askok gogaigarria dela uste dute, beraz, muturreko egoerak adierazten dira.

Ildo beretik, gehien gustatu zaiena ideia da eta gutxien musika, agian gogorregia iruditzen baitzaie. Hala ere, Voll Damm markarentzat iragarki egokia dela bat datoz denak eta iradokitzen diren baloreak askatasuna eta kaosa direla uste dute.

Iragarkiak inkestatuengan izandako eraginari dagokionez, ez da handia izan, ingurukoen artean ez baitu oihartzun handirik izan eta ez baitute iragarki honen inguruko hausnarketarik egin. Era berean, erosketa ohiturak ez direla aldatu ikusi ahal izan dugu, Voll Dammen kontsumitzaileak ez diren inkestatuak beraien betiko garagardoa erosten jarraitzen baitute.

Ondorioz, nahiz eta iragarkia berez ez gogoratu, erraz gogoratzen dutela esan genezake. Hasieran esan bezala, kontutan hartu beharrekoa da, kanpaina hau nahiko berria dela eta beraz, oraindik ez dela asko zabaldu.Voll Damm gargado berezia izatearen ideia zabaldu nahi duten heinean, marka honen iragarkiak ere berezia dira. Beraz, hau ez da salbuespena oso ideia originala baita eta jendeari asko gustatu baitzaio.

Hala ere, salmentei begira ez duela eragin handirik izan, inkestatuek ez baitituzte erosketa ohiturak aldatu, baina, markaren presentzia indartzea lortu dutela esan genezake, gehienek laguntza apur batekin iragarkia berez gogoratzen baitute eta baita marka ere. Era berean, iragarki honen bidez, beraien nortasunaren isla den ideia eta baloreak hartzaileengana modu egokian heldu direla ikusi ahal izan dugu.

Beraz, mezua oso ondo zuzentzen eta helarazten duen iragarkia da, Voll Damm markaren iragarkien ukitu berezi eta propio duelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario