viernes, 16 de abril de 2010

Eficacia Sariak



Eficacia sariak, “Espainiako Iragarleen Elkarteak” antolatzen duen jaialdia da. Horrela, hauen helburua iragarkien eraginkortasuna saritzea da, beraz, ez du kreatibitatearekin zer ikusirik.



Ekintza hau, 1997. urtean ospatu zen lehenengo aldiz, ordutik ona berean dirauela ikusi genezake eta urterik urtera oihartzun handiagoa ari dela. Hau horrela izanik, oso sari garrantzitsuak dira, iragarleek aukeratzen baitituzte eta iragarkiak izandako eraginkortasuna saritzen baitute. Hau da, marka batek, egindako kanpainari esker, aldez aurretik finkatutako helburuak betetzea saritzen da.

Honetarako, hainbat faktore hartzen dira kontutan, inbertsioaren berreskurapena eta zailtasuna besteak beste. Era berean, aipatzekoa da, lortutako eraginkortasuna frogagarriak diren datuekin egiaztatzen dela, beharrezkoak diren froga guztiak aurkeztuz.

Beraz, saria hauek kanpaina on bat egitearen emaitza dira, saria jasotzeak beraien helburuak betetzearen adierazgarria baitira. Ondorioz, jaialdi honek iragarleari balio erantsi bat ahalbidetzen die, sektorean nolabaiteko notorietatea lortuz. Izan ere, marka batek Eficacia saria irabaziz gero, merkatuan ere nolabaiteko indarra duela adierazten da. Era berean, lehiakideei dagokienez, prestigioa edo hala nola handitasun maila ere lortzen du, besteek lortu ez dutena lortu baitu.

Horrela, publizitatearen munduari dagokionez, pisu handiko sariak dira, ez horrenbeste saria jasotzeagatik, baizik eta hori jasotzea ahalbidetu duenagatik baino. Hau da, sari hau irabazteak marka horren presentzia garrantzitsua dela adierazten du eta bere targeta harrapatzeko gai izan dela. Beraz, bere helburua erabat edo zati handi batean bete dela adierazten du, hau izanik, funtsezkoena kanpaina batetan. Hala ere, saria izateak ere bere garrantzia du, lehiakideei begira, arrakasta izan duena saritua baita.



Ondorioz, Eficacia sariek merkatuarekin eta lehiarekin oso lotuta daude. Izan ere, sari hauen bidez, lehiakideen arrakastak eta norbere porrotak eta alderantziz, argi ikusten baitira. Era honetan, etorkizunera begira lehiakideak gainditzeko motibazioak handitu egiten dira eta sektorearen inguruko publizitatearen inguruan hausnarketak egiteko aukera ematen da. Azken hau, norbere helburuak betetzeko lagungarri suertatu daitekeelarik.

Ildo honetatik, interesgarria litzateke 2009ko Eficacia sariak eta urte horretako iragarleen inbertsio rankinak alderatzea. Horrela, datuak nahiko harrigarriak direla uste dut, izan ere, rankina osatzen duten 20 iragarleetatik Telefonica eta El Corte Inglesek baino ez dute Eficacia saria eskuratu, hau da, bik baino ez. Beraz, publizitatean inbertitutako diru kantitatea eta publizitate horren eraginkortasuna aldagai independente bi dira, ondorioz, kantitateak ez du eraginkorra izatea ahalbidetzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario