lunes, 1 de marzo de 2010

Sare sozialen eraginkortasuna

1.zatia: Gogoeta

Gaur egun sare sozialen bidez egiten den publizitatea oso eraginkor eta erakargarri suertatzen da. Hau horrela izanik, hainbat marketing ekintza egiten dira honen bidez. Niri dagokidanez, etengabe hartzen dut parte sare sozial honen bidez egiten diren estrategietan. Izan ere, hainbat aukera eta era daude publizitatea egiteko.


Besteak beste, markaren edo produktu baten zale bihurtzeko gonbidapenak etengabe heltzen zaizkit, marka edo produktu jakin hori iragartzeko, ezagutarazteko eta baita marka indartzeko. Baina, nolabait publizitatea indartsu bat egiteko, hau da, marka jakin baten produktuak edo eskaintzen dituzten zerbitzuak iragartzeko beste bide bat, marka horrek lagun eskaerak egitea da. Horrela, lagun egiten diren guztiak beraien markaren inguruko informazio osoa eskuratzeko aukera dute.

Adibidez, joan den astean “Atakontu” markaren lagun egin nintzen eta honi esker, beraien kamiseten inguruko informazio guztia eskura dezaket. Hau oso eraginkorra eta aukera aparta da marka honentzat, Bermeoko gazte batzuen aspustu berri bat baita, orain dela pare bat urte sortu zena. Era honetan, beraien merkatua zabaldu eta inguruko herri guztietako gazteen artean ezagutaraztea ahalbidetzen dute.

Hau horrela izanik, nire ustez, oso bide eraginkorra da behintzat produktua ezagutarazteko. Aipatutako adibidearekin jarraituz, marka honentzat oso aukera ona da facebooken bidezko publizitatea egitea, marka berria bat izanik honen bidez zabaldu baitaiteke eta arrakasta izan. Hala ere, argi dago honelako marka baten zabalkundeak muga argiak dituela, ez baita mundu osora zabalduko. Hau da, euskarri mota honetan ere enpresa ezaguna izatea oso garrantzitsua da. Horrela, marka txiki baten publizitatea nahiz eta mundu osotik zehar zabaldu, ez duenez gaitasunik merkatu guzti horretan lan egiteko, lortuko duen eraginkortasuna ez da hain handia izango, enpresa handiekin alderatuz. Baina, Burger Kingen kasuan, mundu mailako enpresa bat denez, facebookeko kide guztiengan iritsi daiteke eta guzti hauek jadanik marka honen presentzia badutenez, eraginkortasuna hori handitu egingo da, beraz, markenting estrategia indartsu bat izango da. Era berean, markarekin harreman zuzena izatea ahalbidetzen du, hori oso abantaila garrantzitsua delarik.


Bestetik, ekintzen gonbidapenen bidez, zale bihurtzeko eskaeren bidez eta horrelako aukeren bidez ere presentzia handiko publizitatea egin daiteke. Arlo honetan, abantaila nabarmenena publizitate hori lagunen bidez heltzea da, era honetan nahiz eta jakin publizitatea dela lagunak bidali dizun heinean, guretzat interesgarria izango dela edo benetan ikustea merezi duen zerbait dela uste dugu. Azken batean, bideoen kasuan marketing birala egiten da eta beste iragarkien kasuan, ahoz-ahozko teknika erabiltzen da. Beraz, konfiantzazko harreman hori dela eta arrakasta nolabait aurreikusi daiteke eta emaitzak onak izan daitezke.

Baliteke, nahiko berria den esparru bat denez, moda kontua izatea, baina, emaitzak kasu askotan onak direnez eta sare sozialen fenomenoa guztiek gogoko dutenez bide ona da publizitatea egiteko, batez ere, gazteei dagokienez. Izan ere, sare sozialak batez ere gazteak erabiltzen dituzte eta ondorioz, marketing estrategiak garatzerako orduan hau kontutan hartzea ezinbestekoa da. Beraz, beste muga bat adinarena izango litzakete, ez baita guztienagan iristen, umeengan eta zaharrengan, hain zuzen ere. Hala ere, nahiz eta egun moda kontuan izan daitekeen, gure gizartean toki garrantzitsua eta indar handia hartu du eta etorkizunean erabat finkatzeko helburua du. Horrela, oraindik ondo zehaztu gabeko esparrua da publizitateari dagokionez, baina duen garrantzia ikusita euskarri interesgarria dela uste dut marketing estrategiak burutzeko.

Laburbilduz, nire ustez sare sozialen bidez egiten den publizitatea oso eraginkorra eta indartsua izan daiteke. Baina, honetarako estrategiak ondo zehaztu behar dira eta ahalik eta jende gehienarenagan iristea lortu behar da, gogaikarriak izan gabe. Sare sozialak erabiliz, izugarrizko arrakasta lortu daiteke eta oraindik erabat garatu eta finkatu gabeko esparrua den heinean, euskarri honetarako publizitateak ere asko du ikasteko. Hala ere, harreman zuzena ahalbidetzen duen bidea da, baita marka baten presentzia mundu osoan zehar zabaltzea. Beraz, nahiz eta mugak izan, kontutan hartu beharreko euskarria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario