lunes, 1 de marzo de 2010

Interneteko publizitatearen eraginkortasuna

1) Interneteko publizitatea:
Edreams:
- Barruko bannerrak: Hoteles increíbles 50 € eta Viajes a Cancún.
- Marka: Web orrialde korporatiboa denez, marka beraren eskaintzak dira.
- Bai,bannerrak proposatzen zidanari jarraitu diot, aste santuan oporretan joan nahi baitut eta web gune korporatiboa denez, edreams beraren orrialde batera eraman nau.
Travel Club:
- Barruko Bannerrak: Consigue puntos en Respol.
- Marka: Hau ere, web orrialde korporatiboa denez, marka berari buruzko publizitatea aurkitu dut.
- Bai, banner baten egin dut klik eta puntu gehiago nola lortu ditzakedan adierazi dit. Kasu honetan ere, orrialdea Travel Club da.

Nik gogoratzen nituen iragarkiak hor zeuden, baina askoz gehiago ere zeuden, ia orrialde guztia bannerrez beteta baitago.

2) Gogoeta:

Interneteko publizitatearen eraginkortasuna gehienbat, orrialdeak berak baldintzatzen du. Hau da, web gune hori fidagarria edo ezaguna izatea eta iragarkiak bere markari buruzkoak izateak, oso garrantzitsua da. Nire kasuan, orain ireki ditudan orrialdeak web gune korporatiboak direnez, erabiltzen duten bidea barruko bannerrak dira. Web gune hauek niretzat ohikoak dira eta jadanik ezagunak direnez, ez dut inolako beldurrik bannerrak zabaltzerako orduan. Orrialde hauetan barruko bannerrak erabiltzea oso eraginkorra da, jendea orri hauetara sartzen denean, edreamsen kasuan, espresuki eta bereziki bidaiak kontratu edo begiratu nahi ditu eta beraz, bannerrak proposatzen dienari jarraituko diote. Hau horrela izanik, web gune korporatiboen kasuan, oso eraginkorra litzateke, jendeak aktiboki horra sartzea erabaki baitu, helburu zehatz batekin eta ondorioz, aurkitu dituen bannerrak interesgarriak suertatuko baitzaizkio.

Hala ere, aipatu dudan bezala eraginkortasuna orrialdearen araberakoa da. Horrela, web gune korporatiboak ez direnetan, askotan ez dira eraginkorrak izaten, hartzaileak hauen sinesgarritasuna zalantzan jartzen baitu eta pop-up eta banner horiekiko mesfidantza handia baita. Arlo honetan, aurretik izandako esperientziak zer esan handia du, izan ere, askok, bide hauek erabiliz, iruzurrezko publizitatearekin egin dute topo eta pop-upen bidez, hasiera batean adierazten zuenarekin zerikusirik ez zuen orrialdeetara heldu izan dira. Adibidez, “Series yonkis” orrialdean sartzen zarenean, “tu CPV ha sido seleccionado para ganar 1.000€” bezalako bannerrak agertzen dira, erabat faltsuak direnean. Beraz, horrelako iragarkiak ikusi eta gero, oso sinesgaitzat hartzen dira beste guztiak ere, nahiz eta asko oso erakargarriak izan.

Era berean, askotan gertatu izan da, banner batera jo edo pop-up bati kasu egitearen ondorioz, birusak jaso eta ordenagailuarekin arazoak izatea, gauzak jarraian instalatu eta edozein programa deskargatu … Beraz, babeserako nahia edo beldurra dela eta, gehienetan publizitate mota honi ez diogu jaramonik egiten. Era berean, askotan oso gogaikarria da eta askotan espazio oso mugatu batean, masifikazio izugarria dago.

Beste alde batetik, internetek medio moduan muga handi bat du, adinarena hain zuzen ere. Izan ere, interneteko erabiltzaileak adin jakin bateko pertsonak dira eta umeak eta zaharrak ez dira multzo horretan sartzen. Beraz, egin nahi den publizitatearen arabera eta targetaren arabera, internet bidezko publizitatea ez da oso eraginkorra izango.

Beraz, nahiz eta medio masibo bat izan, publizitatearen alorra oraindik garatzeko dago eta beste bidea batzuk bilatu behar dira. Era berean, benetan fidagarriak diren iragarkiak egin eta sustatu behar dira, jendeak hauekiko duen mesfidantza desagertu dadin.

1 comentario: