viernes, 16 de abril de 2010

Post- test bat nola garatu

1- Kanpaina aukeratu: Voll Damm, “Doble o nada” iragarkia da post-test hau egiteko aukeratu dudana. Izan ere, nahiko berria den kanpaina da eta niri dagokidanez, oso iragarki originala iruditzen baitzait.




2- Targeta aukeratu:

• Sexua: Emakume eta gizonak
• Adina: 18-50
• Eros-ahalmena: erdi mailako jendea

Gure xede taldea, 18-50 urte bitarteko pertsonak osatzen dute, adin tarte honetako pertsonak baitira, orokorrean, garagardoa edaten dutenak. Horrela, maila sozioekonomikoari dagokionez, erdi mailako jendetik gorakoak izango dira gure xede taldea, Voll Damm garagardo marka desberdinetatik garestienetarikoa baita.

3- Sarrera:

Gure ikerketaren helburua, Voll Damm markaren azken kanpainaren eraginkortasuna eta arrakasta aztertu nahi dugu, baita, kontsumitzaileari zer iradokitzen dion. Horrela, iragarkia gure targetarengana iritsi den, gustukoa izan den eta gure komunikazio helburua bete den aztertuko dugu.

Hau egiteko kontutan hartuko dugun xede taldea, gure kontsumitzaileak direnak eta ez direnak osotuko dute. Izan ere, kontsumitzailea izan ez arren, gure targetekoen ezaugarriak izan ditzakete eta iragarkia ikusi arte baliteke gure marka ez ezagutzea eta ordutik aurrera gure produktua kontsumitzea. Hori dela eta, bai kontsumitzaile eta bai orain arte kontsumitzaileak ez direnak aztertuko ditugu, hauengan kanpainak izan duen eragina neurtzeko.

Beraz, ikerketaren bidez, kanpaina gure xede taldekoengana iritsi den, honek kontsumitzaileengan eraginik izan duen garagardoa erosterakoa orduan eta gustukoa izan den. Era berean, garrantzitsuena gure mezua ulertu den aztertzea izango litzateke, kanpaina, horren inguruan egin, sortu baita eta horren bidez neurtu baitezakegu markak duen komunikazio ahalmena. Izan ere, gure mezua ez bada ulertu, komunikatzerako orduan, akatsen bat egon delako izango da.

4- Metodologia:

Gure helburuak neurtzeko erabiliko dugun metodologia, internet bidez eginiko inkesta izango da. Horrela, gure xede taldea osatzen duten 15 pertsonari bidaliko diegu inkesta posta bidez. Inkesta, kualitatiboa izango da, gure helburua iragarkiak izandako eragina eta honek iradokitutakoa aztertzea baita, beraz, erantzun sakoneko arrazoiak eta jarrerak ezagutu nahi ditugu, bere ibilbide pertsonal eta esperientzia propioetan oinarrituta.

Honen luzera 15 galderakoa izango da eta erabilitako galderak mota askotarikoak izango dira. Horrela, hasteko, sarreratxo batekin hasiko gara, izotza apurtzeko eta gaia aurkezteko. Horrela, elkarrizketatua girotu eta nolabaiteko hurbilketa lortuko dugu.

Gero harira joango gara eta galderak egingo ditugu. Galdera motari dagokienez, erantzunen arabera galdera itxiak, irekiak eta mistoak egingo dira, hauek dikotomikoak eta multikotomikoak izango direlarik, galderaren arabera. Informazioaren arabera, sarrerako galdera bat egingo dugu giro ona sortzeko eta galdera iragazkiak eta iragazitakoak erabiliko ditugu.

× Inkestaren aurkezpena:

1- Zein iragarki ikusi dituzu azken astean?

2- Zein garagardo iragarki ikusi dituzu?

3- (Voll Dam aipatu ezean) Ez al duzu gogoratzen garagardo iragarki bat “normal” hitza behin eta berriz errepikatzen dena?
a) bai
b) ez (ezezkoa bada amaitu da inkesta)

4- Baiezkoa bada, zein markari dagokio iragarki hori?

5- Zein mezu helarazten du iragarkiak?
a) Voll Damm edaten dutenak arraroak dira
b) Voll Damm edaten ez dutenak arraroak dira
d) Voll Damm garagardo berezia da
c) Voll Damm garagardo modernoa da

6- Zer iruditzen zaizu iragarkiko ideia?
a) ona b) gogaigarria c)berezia d) ______

7- Zer da gutxien gustatzen zaizuna?
a) musika
b)ideia
c) slogana
d) _______
8- Eta gehien?
a)musika
b)ideia
b) slogana
d) _______
9- Ze balore iradokitzen dizkizu?
a) Askatasuna
b) zorakeria
c) Kaosa
d) _____

10- Voll Damm markarentzat iragarki egokia dela uste ala duzu?
a) bai b) ez

11- Ezezkoa izanez gero, zergatik?
a) mezua ez da ondo ulertzen
b) ideia ez da egokia
c) _______

12- Zure ingurukoen artean honi buruz hitz egin al duzue?
a) bai
b) ez

13- Baiezkoa izanez gero, zein izan da honekiko jarrera orokorra?
a) positiboa
b) negatiboa
14- Voll Damm kontsumitzen ahal duzu?
a) bai
b) ez

15- Ezezkoa bada. Eraginik izan al du iragarkiak zure erosketa ohituretan?
a) bai, orain Voll Damm edaten dut
b) ez, nire betiko garagardoa erosten dut



Pulsa aquí para contestar una encuesta

Eficacia Sariak



Eficacia sariak, “Espainiako Iragarleen Elkarteak” antolatzen duen jaialdia da. Horrela, hauen helburua iragarkien eraginkortasuna saritzea da, beraz, ez du kreatibitatearekin zer ikusirik.



Ekintza hau, 1997. urtean ospatu zen lehenengo aldiz, ordutik ona berean dirauela ikusi genezake eta urterik urtera oihartzun handiagoa ari dela. Hau horrela izanik, oso sari garrantzitsuak dira, iragarleek aukeratzen baitituzte eta iragarkiak izandako eraginkortasuna saritzen baitute. Hau da, marka batek, egindako kanpainari esker, aldez aurretik finkatutako helburuak betetzea saritzen da.

Honetarako, hainbat faktore hartzen dira kontutan, inbertsioaren berreskurapena eta zailtasuna besteak beste. Era berean, aipatzekoa da, lortutako eraginkortasuna frogagarriak diren datuekin egiaztatzen dela, beharrezkoak diren froga guztiak aurkeztuz.

Beraz, saria hauek kanpaina on bat egitearen emaitza dira, saria jasotzeak beraien helburuak betetzearen adierazgarria baitira. Ondorioz, jaialdi honek iragarleari balio erantsi bat ahalbidetzen die, sektorean nolabaiteko notorietatea lortuz. Izan ere, marka batek Eficacia saria irabaziz gero, merkatuan ere nolabaiteko indarra duela adierazten da. Era berean, lehiakideei dagokienez, prestigioa edo hala nola handitasun maila ere lortzen du, besteek lortu ez dutena lortu baitu.

Horrela, publizitatearen munduari dagokionez, pisu handiko sariak dira, ez horrenbeste saria jasotzeagatik, baizik eta hori jasotzea ahalbidetu duenagatik baino. Hau da, sari hau irabazteak marka horren presentzia garrantzitsua dela adierazten du eta bere targeta harrapatzeko gai izan dela. Beraz, bere helburua erabat edo zati handi batean bete dela adierazten du, hau izanik, funtsezkoena kanpaina batetan. Hala ere, saria izateak ere bere garrantzia du, lehiakideei begira, arrakasta izan duena saritua baita.



Ondorioz, Eficacia sariek merkatuarekin eta lehiarekin oso lotuta daude. Izan ere, sari hauen bidez, lehiakideen arrakastak eta norbere porrotak eta alderantziz, argi ikusten baitira. Era honetan, etorkizunera begira lehiakideak gainditzeko motibazioak handitu egiten dira eta sektorearen inguruko publizitatearen inguruan hausnarketak egiteko aukera ematen da. Azken hau, norbere helburuak betetzeko lagungarri suertatu daitekeelarik.

Ildo honetatik, interesgarria litzateke 2009ko Eficacia sariak eta urte horretako iragarleen inbertsio rankinak alderatzea. Horrela, datuak nahiko harrigarriak direla uste dut, izan ere, rankina osatzen duten 20 iragarleetatik Telefonica eta El Corte Inglesek baino ez dute Eficacia saria eskuratu, hau da, bik baino ez. Beraz, publizitatean inbertitutako diru kantitatea eta publizitate horren eraginkortasuna aldagai independente bi dira, ondorioz, kantitateak ez du eraginkorra izatea ahalbidetzen.

sábado, 13 de marzo de 2010

Publizitatea 7 aldiz eraginkorragoa da, bilaketarako iragarkiekin batzen bada.

2008an, Interneteko publizitatearen eraginkortasunaren inguruko ikerketen urritasuna zela eta, Microsoft enpresak comSorekin batera, bilaketarako iragarkiak eta publizitate kanpainak bateratuz gero lortu zitezkeen ondorioak ikertu zituzten. Honetarako, banku garrantzitsu batek sare bidez eskainitako promozio bat erabili zuten. Hau horrela izanik, ikerketaren emaitzak ondorengo hauek izan ziren:
  • Bilaketarako iragarkien eta publizitate kanpainen elkarketa dela eta, kanpaina argitaratu zen denbora tartean trafikoa, 23 puntu portzentual igotzea lortu zuen bankuaren web orrialdera. Hau da, iragarki publizitarioak baino 7 aldiz gehiago eta euren kabuz bilatzeko iragarkien hirukoitza.
  • Era berean, elkarketa honek web gunean zehar ematen zen denbora ere 8,8 puntu portzentual igotzea suposatu zuen.
  • Gainera, honi esker bankuaren web guneak adierazten zituen orrialde seguruetara egindako bisitak ere handitu ziren kanpainan zehar, 14,9 puntu portzentual, hain zuzen ere.

Artikulu osoa irakurtzeko: http://advertising.microsoft.com/espana/la-publicidad-es-siete-veces-mas-eficaz-si-se-combina-con-anuncios-de-busqueda

Esaldi esanguratsua

“La gente en la red, tiene cada vez más criterio y no se deja seducir por cualquiera (…) Si quieres vender algo, tus calcetines de ejecutivo te van a delatar, así que si no quieres sentirte como un director de banco en medio de una playa nudista… quítatelos y simplemente haz amigos”
Joan Jiménez

Esperimentua amaitu da

2. zatia: Iruzkina
Aste bete igaro da, facebookean profil faltsua sortu dudanetik eta emaitza aurrikusten nuena izan da. Esperimentuari dagokionez, gure eginbeharra facebookean profil faltsu bat sortzea zen, horrek dakartzan ondorioak aztertzeko. Lagun eskaerak egiten hasi aurretik profil deigarri eta erakargarri bat egiteari ekin nion. Horrela, izen bat asmatu nuen, baita bizilekua, unibertsitatea eta nire ikasketak ere. Era berean, googlera sartu eta “Pepe Jeans” markako modelo baten argazkia aukeratu nuen argazki nagusitzat eta gero beste hainbat argazki sartu nituen, oporretan, eskiatzen, lagunekin jai giroan ... Argazki hauetan inoiz ez zen pertsona bera errepikatzen, hau da, argazki bakoitzean pertsona desberdin bat nintzen.

Baina inor ez da honetaz ohartu eta hau posible izan da, igo ditudan argazkietan, adibidez eskiatzen, betaurrekoekin, txanoarekin ... ez baita erreza elkar ezagutzea eta berdin jai giroko argazkiekin, tabernak jendez gainezka agertzen baitira. Hau egin ondoren, lagun eskaerak egiten hasi nintzen, bi bide jarraitu nituelarik. Batetik, nire ustezko unibertsitateko jendea gehitzen hasi nintzen, denetarik, nire ustezko adinekoak zaharragoak, gazteagoak ... Bestetik, zale bihurtzeko eskaintza mordo horietatik bi aukeratu nituen zoriz eta horrela, “se lo que hicisteis” programaren eta “odio a ala gente que no entiende, dejar salir antes de entarr en el metro” esaldiaren zale bihurtu nintzen. Era honetan, hauen zaleak ziren beste hainbeste pertsonari bidali nien lagun eskaera.

Guztira, 100 eskaera egin nituen gutxi gora behera eta horietatik 37 pertsonak onartu naute. Beraz, nahiz eta %40 ere ez izan, nahiko kopuru handia dela iruditzen zait, ezagutzen ez duten pertsona bat onartzeko. Horrela, facebook bezalako sare sozialen erabilera oso zabala da eta gure helburua jendeak gu ezagutzea izanez gero, tresna ezin hobea da. Hala ere, aipatu beharra dago hurbiltasunak duen garrantzia, hau da, unibertsitate berdinean ikasten duten pertsonak edo herri berdinekoak direnak ... ezaugarri amankomunak dituztenen arteko harremana errazago bideratzen da. Lagunak onartzerako orduan, agian ez dugu pertsona hori fisikoki ezta entzutez ere ezagutzen, baina, bere abizena ezagun egiten zaigu, gure unibertsitatean ikasten du edo gure lagun batek bezalako zaletasunak dituenez ... nolabait ezagun bilakatzen da eta eskaera onartu egiten dugu.

Hau horrela izanik, askotan ez dugu kontutan hartzen arrotza den edonor izan daitekeela profil hori duen pertsona eta are gehiago, faltsua izan daitekeela. Ondorioz, onarpen horrek izan ditzakeen arrisku eta ondorioen inguruan ere ez dugu hausnarketarik egiten. Gainera, gure inguruan oso ohikoa da entzutea, bakoitzak zenbat lagun dituen eta tuentiaren kasuan zenbat bisita lortu dituen denbora jakin batean. Era berean, askotan hainbat lagun ditugu gure sare sozialean kaletik ikusi eta ia agurtzen ere ez ditugunak. Azken batean, sare sozialak joko bat lirateke, bizitza erreala VS itxurakeriaren bizitza. Izan ere, gure argazkiak igotzerakoan kontu handiz aukeratzen eta aztertzen ditugu igoko ditugunak, norbere pertsonaren irudi hoberena eskaintzen dutenak baino ez baititugu igotzen. Era berean, nolabaiteko obsesioa dugu egiten ditugun ekintza guztiak, bidaia guztiak ... facebookera igotzeko, lagun guztiek ikusi dezaten eta argi gelditu diezaieken non eta noiz egon garen.

Lehengo harira bueltatuz, arrotzak diren pertsonak onartuz gero, gure bizitza osoaren berri izateko aukera eta primizia eskaintzen diegu. Beraz, kontu handiz ibili beharra dago, aukeratzen eta onartzen ditugun profilekin, azken batean hauek argazki soil bat baino ez baitira, txontxongilo bat, atzean edonor egon daitekeelarik. Hala ere, aipatu beharra dago sare sozialen fenomenoa hasi zenetik eta gaur egunera arte gauzak asko aldatu direla. Hasieran, ia erabiltzaile guztiok gure profila sare sozialeko kide guztientzat irekita genuen, hau da, denek zuten gure profila ikusteko aukera. Gaur egun ordea, esperientzia eta gogokoak ez diren kontakizunak eta gertakizunak direla eta nolabaiteko mesfidantza sortu da. Ondorioz, dena giltzapetu dugu, gure profila gure lagunak bakarrik ikusteko ezarpena egin dugu.

Beste alde batetik, ordea, lagunak onartzeko erraztasun hau marketinaren ikuspuntutik ezaugarri onuragarria bat da. Izan ere, zabalkunde hori zenbat eta hedatuago egon eta zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago egongo da marketing teknikak sare sozialen bidez bideratzeko, baita hauen eraginkortasuna eta arrakasta handiagoak izateko. Gainera, marketinaren kasuan beste abantaila nagusi bat aipatu behar da, markarena hain zuzen ere. Sare sozialen bidez, publizitatea egin nahi bada edota bestelako marketing teknikaren bat aurrera eraman markak duen indarra eta garrantzia dela eta ez du inolako arazorik izango erabiltzailearengana iristeko. Izan ere, ez da berdina ezagutzen ez duzun profil bat onartzea edota gustuko duzun, marka baten profila onartzea.

Honen arrazoia begi bistakoa da, alde batetik, aipatu bezala marka dela eta ezaguna den heinean etxekotu egiten duzu eta beste alde batetik, marka horrekiko norberak duen interesaren ondorioz, erabiltzaileak harrapatzea eta mezua arrakastaz iristea posible da. Beraz, nahiz eta jende askok, kasu honetan %65 gutxi gora behera, ezezagunak diren pertsonak ez onartu, publizitatearekin bestelakoa gertatzen da, beti ere marka, zerbitzu edo ondasun horrengan interesa baldin badugu.


Horrela, nire ustez sare sozialen bidez, gure target osoa edota honen zati handi bat hauen erabiltzailea den heinean izugarrizko arrakasta lortzeko aukera dago, ia denengana iristeko aukera baitugu. Hau da, profilean adierazten diren datuak direla eta, gure xede taldea 18-30 urte bitarteko Bizkaiko neskak izanez gero, sare sozial horretan ezaugarri hauek dituztenengana baino ez gara zuzenduko. Beraz, xede taldearen segmentazioa eta markaren garrantzia kontutan hartuz, kanpaina bat euskarri hau bakarrik erabiliz egin ahal daiteke. Hau da, gure targetak sare sozialak erabiltzen baditu eta nahiko ezagunak bagara, posible da kanpaina bat burutzea bide hau soilik erabiliz. Era berean, ezin ahaztu euskarri mota honetan ere kanpaina on, arrakastatsu eta eraginkor bat egiteko ohiko baldintzak bete behar dituela, originala izatea, ez gogaikarria, gogoratzeko erraza ...

Guzti honek ondorengora narama; sare sozialak hainbat eta hainbat erabiltzaile dituzten tresnak direnez, oso kontsekuenteak izan behar gara hauei ematen diegun erabileraz baita, norekin erlazionatzen garen. Era berean, jende pilaketa hori dela eta, marketing teknikak burutzeko euskarri ezin hobea da, besteak beste, erabiltzaileek aktiboki hartzen baitute parte bertan eta gure targeta osatzen duten pertsona zehatz horiengana heldu gaitezkeelako, alperrikako lana ekidituz, askotan xede taldekoak ez direnak harrapatzen baitira hauengan inolako eraginik lortzen ez delarik.

lunes, 1 de marzo de 2010

Sare sozialen eraginkortasuna

1.zatia: Gogoeta

Gaur egun sare sozialen bidez egiten den publizitatea oso eraginkor eta erakargarri suertatzen da. Hau horrela izanik, hainbat marketing ekintza egiten dira honen bidez. Niri dagokidanez, etengabe hartzen dut parte sare sozial honen bidez egiten diren estrategietan. Izan ere, hainbat aukera eta era daude publizitatea egiteko.


Besteak beste, markaren edo produktu baten zale bihurtzeko gonbidapenak etengabe heltzen zaizkit, marka edo produktu jakin hori iragartzeko, ezagutarazteko eta baita marka indartzeko. Baina, nolabait publizitatea indartsu bat egiteko, hau da, marka jakin baten produktuak edo eskaintzen dituzten zerbitzuak iragartzeko beste bide bat, marka horrek lagun eskaerak egitea da. Horrela, lagun egiten diren guztiak beraien markaren inguruko informazio osoa eskuratzeko aukera dute.

Adibidez, joan den astean “Atakontu” markaren lagun egin nintzen eta honi esker, beraien kamiseten inguruko informazio guztia eskura dezaket. Hau oso eraginkorra eta aukera aparta da marka honentzat, Bermeoko gazte batzuen aspustu berri bat baita, orain dela pare bat urte sortu zena. Era honetan, beraien merkatua zabaldu eta inguruko herri guztietako gazteen artean ezagutaraztea ahalbidetzen dute.

Hau horrela izanik, nire ustez, oso bide eraginkorra da behintzat produktua ezagutarazteko. Aipatutako adibidearekin jarraituz, marka honentzat oso aukera ona da facebooken bidezko publizitatea egitea, marka berria bat izanik honen bidez zabaldu baitaiteke eta arrakasta izan. Hala ere, argi dago honelako marka baten zabalkundeak muga argiak dituela, ez baita mundu osora zabalduko. Hau da, euskarri mota honetan ere enpresa ezaguna izatea oso garrantzitsua da. Horrela, marka txiki baten publizitatea nahiz eta mundu osotik zehar zabaldu, ez duenez gaitasunik merkatu guzti horretan lan egiteko, lortuko duen eraginkortasuna ez da hain handia izango, enpresa handiekin alderatuz. Baina, Burger Kingen kasuan, mundu mailako enpresa bat denez, facebookeko kide guztiengan iritsi daiteke eta guzti hauek jadanik marka honen presentzia badutenez, eraginkortasuna hori handitu egingo da, beraz, markenting estrategia indartsu bat izango da. Era berean, markarekin harreman zuzena izatea ahalbidetzen du, hori oso abantaila garrantzitsua delarik.


Bestetik, ekintzen gonbidapenen bidez, zale bihurtzeko eskaeren bidez eta horrelako aukeren bidez ere presentzia handiko publizitatea egin daiteke. Arlo honetan, abantaila nabarmenena publizitate hori lagunen bidez heltzea da, era honetan nahiz eta jakin publizitatea dela lagunak bidali dizun heinean, guretzat interesgarria izango dela edo benetan ikustea merezi duen zerbait dela uste dugu. Azken batean, bideoen kasuan marketing birala egiten da eta beste iragarkien kasuan, ahoz-ahozko teknika erabiltzen da. Beraz, konfiantzazko harreman hori dela eta arrakasta nolabait aurreikusi daiteke eta emaitzak onak izan daitezke.

Baliteke, nahiko berria den esparru bat denez, moda kontua izatea, baina, emaitzak kasu askotan onak direnez eta sare sozialen fenomenoa guztiek gogoko dutenez bide ona da publizitatea egiteko, batez ere, gazteei dagokienez. Izan ere, sare sozialak batez ere gazteak erabiltzen dituzte eta ondorioz, marketing estrategiak garatzerako orduan hau kontutan hartzea ezinbestekoa da. Beraz, beste muga bat adinarena izango litzakete, ez baita guztienagan iristen, umeengan eta zaharrengan, hain zuzen ere. Hala ere, nahiz eta egun moda kontuan izan daitekeen, gure gizartean toki garrantzitsua eta indar handia hartu du eta etorkizunean erabat finkatzeko helburua du. Horrela, oraindik ondo zehaztu gabeko esparrua da publizitateari dagokionez, baina duen garrantzia ikusita euskarri interesgarria dela uste dut marketing estrategiak burutzeko.

Laburbilduz, nire ustez sare sozialen bidez egiten den publizitatea oso eraginkorra eta indartsua izan daiteke. Baina, honetarako estrategiak ondo zehaztu behar dira eta ahalik eta jende gehienarenagan iristea lortu behar da, gogaikarriak izan gabe. Sare sozialak erabiliz, izugarrizko arrakasta lortu daiteke eta oraindik erabat garatu eta finkatu gabeko esparrua den heinean, euskarri honetarako publizitateak ere asko du ikasteko. Hala ere, harreman zuzena ahalbidetzen duen bidea da, baita marka baten presentzia mundu osoan zehar zabaltzea. Beraz, nahiz eta mugak izan, kontutan hartu beharreko euskarria da.

Interneteko publizitatearen eraginkortasuna

1) Interneteko publizitatea:
Edreams:
- Barruko bannerrak: Hoteles increíbles 50 € eta Viajes a Cancún.
- Marka: Web orrialde korporatiboa denez, marka beraren eskaintzak dira.
- Bai,bannerrak proposatzen zidanari jarraitu diot, aste santuan oporretan joan nahi baitut eta web gune korporatiboa denez, edreams beraren orrialde batera eraman nau.
Travel Club:
- Barruko Bannerrak: Consigue puntos en Respol.
- Marka: Hau ere, web orrialde korporatiboa denez, marka berari buruzko publizitatea aurkitu dut.
- Bai, banner baten egin dut klik eta puntu gehiago nola lortu ditzakedan adierazi dit. Kasu honetan ere, orrialdea Travel Club da.

Nik gogoratzen nituen iragarkiak hor zeuden, baina askoz gehiago ere zeuden, ia orrialde guztia bannerrez beteta baitago.

2) Gogoeta:

Interneteko publizitatearen eraginkortasuna gehienbat, orrialdeak berak baldintzatzen du. Hau da, web gune hori fidagarria edo ezaguna izatea eta iragarkiak bere markari buruzkoak izateak, oso garrantzitsua da. Nire kasuan, orain ireki ditudan orrialdeak web gune korporatiboak direnez, erabiltzen duten bidea barruko bannerrak dira. Web gune hauek niretzat ohikoak dira eta jadanik ezagunak direnez, ez dut inolako beldurrik bannerrak zabaltzerako orduan. Orrialde hauetan barruko bannerrak erabiltzea oso eraginkorra da, jendea orri hauetara sartzen denean, edreamsen kasuan, espresuki eta bereziki bidaiak kontratu edo begiratu nahi ditu eta beraz, bannerrak proposatzen dienari jarraituko diote. Hau horrela izanik, web gune korporatiboen kasuan, oso eraginkorra litzateke, jendeak aktiboki horra sartzea erabaki baitu, helburu zehatz batekin eta ondorioz, aurkitu dituen bannerrak interesgarriak suertatuko baitzaizkio.

Hala ere, aipatu dudan bezala eraginkortasuna orrialdearen araberakoa da. Horrela, web gune korporatiboak ez direnetan, askotan ez dira eraginkorrak izaten, hartzaileak hauen sinesgarritasuna zalantzan jartzen baitu eta pop-up eta banner horiekiko mesfidantza handia baita. Arlo honetan, aurretik izandako esperientziak zer esan handia du, izan ere, askok, bide hauek erabiliz, iruzurrezko publizitatearekin egin dute topo eta pop-upen bidez, hasiera batean adierazten zuenarekin zerikusirik ez zuen orrialdeetara heldu izan dira. Adibidez, “Series yonkis” orrialdean sartzen zarenean, “tu CPV ha sido seleccionado para ganar 1.000€” bezalako bannerrak agertzen dira, erabat faltsuak direnean. Beraz, horrelako iragarkiak ikusi eta gero, oso sinesgaitzat hartzen dira beste guztiak ere, nahiz eta asko oso erakargarriak izan.

Era berean, askotan gertatu izan da, banner batera jo edo pop-up bati kasu egitearen ondorioz, birusak jaso eta ordenagailuarekin arazoak izatea, gauzak jarraian instalatu eta edozein programa deskargatu … Beraz, babeserako nahia edo beldurra dela eta, gehienetan publizitate mota honi ez diogu jaramonik egiten. Era berean, askotan oso gogaikarria da eta askotan espazio oso mugatu batean, masifikazio izugarria dago.

Beste alde batetik, internetek medio moduan muga handi bat du, adinarena hain zuzen ere. Izan ere, interneteko erabiltzaileak adin jakin bateko pertsonak dira eta umeak eta zaharrak ez dira multzo horretan sartzen. Beraz, egin nahi den publizitatearen arabera eta targetaren arabera, internet bidezko publizitatea ez da oso eraginkorra izango.

Beraz, nahiz eta medio masibo bat izan, publizitatearen alorra oraindik garatzeko dago eta beste bidea batzuk bilatu behar dira. Era berean, benetan fidagarriak diren iragarkiak egin eta sustatu behar dira, jendeak hauekiko duen mesfidantza desagertu dadin.